ETB1eko Hitzetik hortzera bertsolaritza saioak gaur hasiko du denboraldia, 21:00etan. Ikasturte honetan 26 atal egingo dituzte, eta martxoaren 30ean amaituko dute. Atal horien aurkezlea Mirari Martiarena izango da —Eider Perezen erreleboa hartuko du—. Iaztik saioko gidoilari lanetan ari da Martiarena, eta ETBko hainbat programatan aritu da gidoilari gisa lehendik ere. Oiartzungo (Gipuzkoa) bertso eskolako partaidea ere bada Martiarena.
Bertsolaritza programako iruditeria berritu egin dute: Unai Gaztelumendik egin du saiorako grafismo berri guztia.
Astero gonbidatu bat elkarrizketatuko du Martiarenak —bertsolaria edo bertsozalea izan daiteke—. Gaur, adibidez, Ilaski Serrano elkarrizketatuko du. Bestetik, abendura bitartean, zazpi bertso sorta musikatu emango ditu saioak.
Mirari Martiarenak aurkeztuko du 'Hitzetik hortzera' saioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu