Mediasetek kendu egingo du 'Sálvame' saioa, hamalau urteren ostean

Jorge Javier Vazquez aurkezlea. ZIPI/EFE.
jakes goikoetxea
2023ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Mediaset komunikazio taldeak programaziotik kenduko du urte askoan bere eskaintzaren ikur eta audientzia erakarle izan den programa: Telecinco kateko Sálvame. Ekainaren 16an izango da azken saioa. Hala aurreratu du El Mundo egunkariak, eta hala baieztatu du SER irrati kateak. Programak hamalau urte egin ditu telebistan, eta ikusle gehien izan dutenetako bat izan da, baita Hego Euskal Herrian ere. Telezaborraren ikurra ere bada.

Arratsaldeko eskaintza nagusia kenduko du Telecincok, baina badu ordezkoa, El Mundo-ren arabera: Ana Rosa Quintana arduratuko da arratsaldetako programa berriaz. Quintanak goizeko magazina aurkezten du, eta Telecincoko beste programa batzuk ere ekoizten ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.