Martxel Larrazak jaso du Komunikazioko GRALen BERRIA saria

'Xerka' fotokazetaritza lana aurkeztuta irabazi du. LGTBI komunitateak bizi duen erbesteratze prozesu isilari buruzko proiektu bat da.

Beatriz Zabalondo eta Martxel Larraza, atzo. NEREA INTXAUSTI CASTIÑEIRA
Beatriz Zabalondo eta Martxel Larraza, atzo. NEREA INTXAUSTI CASTIÑEIRA
2024ko ekainaren 21a
10:30
Entzun

BERRIA egunkariak, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearekin elkarlanean, Komunikazioko gradu amaierako lanen III. BERRIA sariketa antolatu du aurten. Martxel Larraza Indaburuk irabazi du, Xerka fotokazetaritza lanari esker. LGTBI komunitateak bizi duen erbesteratze prozesu isilari buruzko proiektu bat da. Atzo jaso zuen saria, Leioan (Bizkaia).

Epaimahaiak erabaki zuen Larrazaren lanak bete-betean egiten duela bat sariak ezarritako irizpideekin: «Kazetaritzaren leitmotiv-etako bat da ezkutuan dagoena argitara ateratzea, plaza publikoan ahotsa ukatzen zaien horiei hitza ematea. Eta, alde horretatik, Larrazak lan aberatsa osatu du: LGTBI komunitateak bizi duen erbesteratze prozesu isilean jarri du arreta, eta askotariko testigantzak bildu ditu genero identitateari, adinari, bizipenei eta lurraldeari dagokienez». Era berean, epaimahaiaren arabera, Larrazak «lan bibliografiko mardula taxutu du, lan prozesuan eginiko hautu guztiak —bai teknikoak, bai kazetaritzari lotuak— xehetasun osoz azalduz, eta Xerka proiektua fotokazetaritzaren ibilbidearekin eta helburuekin lotuz». Azkenik, epaimahaiak bereziki nabarmendu zuen Larrazak ondutako lanaren «kalitate estetikoa, gaiari dagokionez, elkarrizketatuekin erakutsitako sentsibilitatea, eta hizkuntza jasoa baliatu izana».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.