Komunikazioa

Martxan da Navarra TV, Canal6ek eta Popular TVk bat egin eta gero

LTDko bigarren katean euskarazko albistegi bat aurkeztuko du Oihane Garzaronek, astegunetan (20:00)

Oihane Garzaronek aurkeztuko du euskarazko albistegia. BERRIA.
urtzi urkizu
2012ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Nafarroan, hiru telebista kate zeuden lekuan bakarra egongo da hemendik aurrera. Izan ere, otsailaren 29an amaitu zituen emanaldiak Canal4 kateak. Ondotik, Canal6 eta Popular Television kateek bat egitea erabaki zuten. Eta biek bat eginez sortutako kate berria Navarra Television da.

Atzo hasi zituen emanaldiak Navarra Televisionek, LTDko bi katetan. Lantaldean, 60 lagun ariko dira, Canal4, Canal6 eta Popular TVtik etorritakoak. Eta aurten Nafarroako Gobernuaren 1.940.000 euroko diru laguntza izango du. Aurreko urteetan, Nafarroako Gobernuak milioi euro bana eman zien Canal4, Canal6 eta Popular TVri. Aurten, dirua edukien gaineko lehiaketa bitartez ematea erabaki zuten; ataletako batean, programa bat euskaraz egitera behartzen zuen lehiaketak.

Euskarazko albistegi bat

Navarra Televisioneko bigarren katearen programazioan, euskarazko bi saio izango dira. Oihane Garzaronek, astelehenetik ostiralera, euskarazko albistegia aurkeztuko du, 20:00etan. Beste saioa lan munduari buruzkoa izango da, larunbat goizean eta astearte gauean.

Albistegietako arduraduna Ricardo Beitia izango da —14:00etako albistegia aurkeztuko du—. Lehen kateko 20:30eko albistegia Lucia Riañok aurkeztuko du. 23:00etan, Vera Villafrancak Diario de la noche programa gidatuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.