Mare euskarazko podcastak Ondas sarietako podcast esperimentalik onenaren saria irabazi du. Epaimahaiak adierazi du Maider Uriartek eta Inko Martinezek sortutako edukiak entzulea «ozeanoetako soinuen munduan» murgiltzea lortu duela, eta formatu narratibo berritzailea erabili duela. Hizkuntza koofizialetako podcastik onenaren sarirako ere hautatu zuten, baina sari hori ez du irabazi.
Maider Uriartek eta Inko Martinek EITBrentzat sortutako podcasta da Mare. Dibulgazioa eta sormen artistikoa uztartzen ditu. EITBren arabera, «ingurumenaren inguruko kontzientzia sortu eta dibulgazio ozeanikoa sustatzen da bertan, itsasoarekin zerikusia duen hori ezagutaraziz».
Sariak banatzeko ekitaldia uztailaren 9an egingo dute, Madrilgo Fernando Fernan Gomez antzokian.