Maite Goñi (Ordizia, Gipuzkoa, 1967) aukeratu du EITBko zuzendaritzak taldeko irratiak eta Interneteko kanalak zuzentzeko. Karguari izena aldatu diote: EITBko Audio eta Digitaleko zuzendaria izango da Goñi. Urko Aristik betetzen zuen kargu hori, eta EITBn jarraituko du lanean, baina beste zeregin batzuetan. EITBren administrazio kontseiluaren bileran eman zuten atzo izendapenaren berri.
Maite Goñi irakaslea da. Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeko kidea eta IKT batzorde-atal bereziko zuzendaria da. Kolaborazioak egin ditu Euskadi Irratian eta ETBn. Zenbait liburu idatzi ditu, hezkuntza arloaren eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin ingurukoak gehienbat. Bere blogean Gaurko hitza jaso ohi du, eta sare sozialetan ere zabaldu ohi ditu euskarazko hitzen esanahiak. 10 minututan podcasta zuzentzen du.
Maite Goñi EITBko Audio eta Digitaleko zuzendari izendatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu