Podcasten Ondas sariak emango dituzte aurten aurreneko aldiz, eta «estatuko hizkuntza koofizialen» podcast onenaren saria Lokatza-rentzat izango da. Euskarazko podcast feminista bat da Lokatza: EITB Podkast atariak estreinatu zuen iaz, apirilaren 29an.Jakin-ek ekoitzitako podcast horren arduradun eta esatariak Idurre Eskisabel, Amagoia Gurrutxaga, Ainara Lasa eta Lorea Agirre dira. Soinu edizioa Joxe Alkainena da. EITBren atarian zein Jakin-ekoan daude entzungai zortzi atalak. «Pentsamendu feministan narrasean» aritu ziren atal horietan, bakoitzean gai bati helduta.
Sariak banatzeko ekitaldia maiatzaren 24an egingo dute, Malagan (Espainia). Epaimahaiko adituek adierazi dute Lokatza EITBren apustu «sendoa» dela emakumeen presentzia «narrazio libreekin» indartzeko.
'Lokatza' podcast feministari Ondas sari bat eman diote
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu