Lehen alea kaleratu du 'ZIGiZAGa' aldizkari digitalak

Azpeitiko Kulturaz kooperatibaren proiektua da ZIGiZAGa aldizkaria. KULTURAZ.
2022ko uztailaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
KULTURA. Azpeitiko (Gipuzkoa) Kulturaz kooperatibak ZIGiZAGa aldizkari digitala abiatu du, Dinamoa sormen guneko jarduna testuinguruarekin harremanetan jartzeko helburuz. Hausnarketarako eta eztabaidarako toki izan nahi duela azaldu dute arduradunek: «Sareko aldizkari forma badu ere, haratago joan nahi du; komunitatea gorpuzteko ahalegina da, leku bat ematekoa». Arantza Santesteban ariko da editore lanetan, eta urtean bi zenbaki aterako dituzte, bakoitzean gai nagusi bat ardatz hartuta eta hainbat eremutako jendearen parte hartzearekin. Lehen zenbakia sarean jarri dute jada—dinamoa.eus atarian irakur daiteke—, eta apokalipsia du hizpide. Sinadura hauek bildu dituzte: Ingrid Guardiola, Agustin Arrieta, Arrate Hidalgo, Nader Koochaki, Uxue Arzelus, Mikel Pejenaute, Jean-Gabriel Periot, Ernesto Cardenal, Xabi Borda eta Susan Sontag.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.