Komunikazioa

Lazkao Txikik Super8an grabatutako filmak 'Hitzetik hortzera' saioan

Igandean itzuliko da ETB1era Jon Artanok zuzentzen duen bertsolaritza programa, 22:30ean

urtzi urkizu
Donostia
2011ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Ordutegi berriarekin hasiko du denboraldia ETB1eko Hitzetik hortzera bertsolaritza saioak, igandean. Hemendik aurrera 22:30ean emango dute.

Batetik, ikus-entzunezko dokumentu berezi batzuez gozatu ahalko dute ikusleek: Lazkao Txikik Super8an grabatutako film argitaragabeak. Asier Altuna zinemagileak Abaliñe baserrian deskubritu zituen film horiek, Bertsolari dokumentalerako lanean ari zela. Familiak bazekien Lazkao Txikik zinema kamera bat zuela eta harekin filmaketak egin ohi zituela, baina ez zekiten bobina haiek zer gordetzen zuten. Lazkao Txikik bere burua filmatu zuen zinta horietako batzuetan, mendian, Plin bere txakurrarekin batera.

Igande honetako saioan, bestetik, Ainhoa Aranburu eta Marc Febrer gonbidatuko dituzte. Aranburuk euskaldun berrientzako bertso eskola bat antolatu zuen Iruñeko Hizkuntz Eskolan duela lau urte. Ikasle horietako bat da Marc Febrer, Menorcan jaiotakoa. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenen laburpena ere egingo dute.

Aurten, Hitzetik hortzera larunbatetatik www.eitb.com-en izango da ikusgai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.