Komunikazioa

La Sextak 65,6 milioiren galerak izan zituen iaz

Antena3ek ez ditu onartzen Lehiakortasun Batzordeak bat egiteari jarritako baldintzak eta helegitea jarriko du

Erredakzioa
Donostia
2012ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
La Sexta kateak premiazkoa du Antena3ekin bat egitea, bere zenbakiak ez baitira batere onak. Iaz 65,6 milioi euroren galerak izan zituen. Sei urteotan enpresak ez ditu inoiz superabitik izan, eta Antena3ekin bat egitea gauzatzen ez bada, aurtengo datuak are kaskarragoak izango dira.

Aste honetan Lehiakortasun Batzordeak baldintza gogorrak jarri dizkie; tartean taldeko bi kate nagusiek ezingo dute publizitate salmenta bateratua egin. Hori horrela, Antena3ek adierazi du ez dituela baldintzak onartzen eta legezko mekanismo guztiak erabiliko dituela baldintza horiek arindu arte. La Sextak ere baldintzak kritikatu ditu. Hala, bat egitearen gauzatzea kolokan egon daiteke une honetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.