Komunikazioa

'La nube' aro digitalari buruzko saioa hasiko dute gaur La 2 katean

Toni Garrido kazetariak aurkeztuko du, eta teknologia berriek gizartean duten eragina izango dute hizpide

Donostia
2012ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
«Komunikazioaren teknologiek egunerokoan duten eragina dela-eta, gizakiaren ohitura asko ez dira izango iraganean ziren berberak». Baieztapen hori da La2 kateko saio berriaren aurkezpen gutuna. Gaurtik hasita, La Nubetartea eskainiko du kate publikoak, Toni Garrido kazetariaren eskutik. Ostegunetan izango da, 23:00etan.

Internetek gizartean eragindako aldaketak izango dituzte mintzagai, eta, horretarako, teknologia, kultura eta giza zientzietako hainbat aditurengana joko dute, nork bere iritzia azal dezan, eta sarearen erabilerari buruzko eztabaidak eragin ditzan. Baina telebista saioa eskaintzeaz gain,ikus-entzulearen parte hartzea sustatu nahi izan dute. Horretarako, Twitterren kontu bat (@programalanube) eta webgune berezi bat zabaldu dituzte.

Lau aditu, lau ikuspegi

Lehen saioan lau gonbidatu izango dituzte: Tuentiko buru Zaryn Dentzel, Basel Ramsis herrialde arabiarretako protestak Internet bidez zabaldu zituen zinemagilea, Mario Puig medikua eta El Huffington Post-en Espainiako bertsioaren zuzendari Montserrat Dominguez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.