Komunikazioa

'Kontra' eztabaida saioa, larunbatetan Info7n eta astelehenetan Hamaikan

Ipar Euskal Herriko egoerari buruzko eztabaida ikus daiteke jada 'www.kontrapro-grama.com' webgunean

Hiriart, Maitia, Alias, Indo eta Etxeberri-Aintzart Kontra saioan. ZAIZOIBELE.
urtzi urkizu
Donostia
2012ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Ipar Euskal Herria: Zer, nola, noiz? izenburupean Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako egoera aztertu dute Kontra saioan. Interneten ikus daiteke eztabaida honako helbide honetan: www.kontraprograma.com. Halaber, gaurtik aurrera, saio horretako eztabaidak Info7 irratian entzun ahalko dira larunbat goizetan (10:00). Telebistaz ere ikus daiteke programa Hamaika telebistaren bitartez, astelehenetan. Esate baterako, Ipar Euskal Herriari buruzko programa datorren astelehenean emango dute, 22:00etan.

Nerea Alias kazetariak aurkezten du Kontra. Eta Ipar Euskal Herriko egoeraz mintzatzeko honako solaskide hauek gonbidatu dituzte: Paxkal Indo Seaskako lehendakaria, Peio Etxeberri-Aintzart EH Bai koalizioko kidea, Frantxua Maitia PSFko kidea eta Akitaniako Lurralde Kontseiluko lehendakariordea eta Mixel Hiriart Hego Lapurdiko Herri Elkargoko burua eta Biriatuko auzapeza (UMP). Lau solaskideez gain, kaleko hainbat lagunen iritzia entzun daiteke 11 minutukoinkesta baten bitartez. Baionan, Kanbon eta Uztaritzen jaso dituzte iritzi horiek. Departamentu propioari buruz galdetu diete herritarrei.

Eztabaidako unerik bizienak Etxeberri-Aintxart eta Maitia ditu protagonista. EH Baiko hautagaiak sozialistari leporatu dio, Aurore Martinen atxiloketaren harira, alderdi sozialista bake prozesua oztopatzen ari dela. «Koherentzia» eskatu dio hautagai abertzaleak François Hollanden alderdiari. Ipar Euskal Herrian euskarak duen egoera ere mintzagai izan dute eztabaidan. Hala, Paxkal Indok ikastolek egindako lana azpimarratu du eta pausoak emateko eskatu die alderdi politikoetako ordezkariei. Gizarte gaiez ere aritu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.