Feminismoaren inguruko Klitto euskarazko atariak bere lehen telebista saioa estreinatuko du gaur eguerdian: KlittoriKLIK. Hilean behin, elkarrizketa bat egingo dute bideo formatuan. «Feminismoan jarduten duen gonbidatu bat izango da, egunerokotasuna feminismotik bizi duena. Helburua da hainbat arlotan ari diren emakumeekin hitz egitea, eta bakoitza dagokion gaiaz aritzea hamar minutuz», iragarri du Maider Galardi Klitto-ko kazetariak. Ana Iruretagoiena eta Malen Aldalur dira atariaren beste bi kudeatzaileak, eta, telebista saioa egiteko, Leire Arroyoren laguntza izango dute. «Ez dugu nahi elkarrizketak astunegiak izatea. Muinera joatea da asmoa, eta eztabaidagai bat plazaratzea. Funtsean, ohiko gaiak feminismotik lantzeko aukera ematea», azaldu du Galardik.
June Fernandez, gaur
Saioko lehen elkarrizketatua June Fernandez Pikara Magazine-ko kazetaria izango da. Sanferminetako bortxaketaren auzia hedabideek nola landu dutenazalduko du, eta feminismotik nola landu beharko litzatekeen. «Hedabide feminista gisa gaia lantzeko proposamenak egingo ditu Fernandezek», esan du Galardik. Elkarrizketatu bakoitzak iragarriko du hurrengoa nor den.
'KlittoriKLIK' telebista saioa estreinatuko du gaur 'Klitto' atari feministak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu