'Klak gazte ahotsa' podcastak gaur hasiko du bidea

2021eko otsailaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA.Topatu-ren lekukoa hartu du Klak gazteen hedabideak, eta, hasteko, podcast formatua izango du. Gaur estreinatuko dute Klak gazte ahotsa, eta asteazkenero atal berri bat zabalduko dute Interneten. Proiektua martxan jartzeko, finantzaketa kolektiboko kanpaina bat egin dute azken bi hilabeteetan. Podcastaren mamiari dagokionez, atal bakoitza ez da eduki bakar batera mugatuko. Lau atal izango ditu: aktualitatearen atala; Lokatzetan (asteko gaia, sakonean): Klaketa (gazte sortzaileen atala); eta Kakotx-Artean (iritziaren tartea). Dena den, proiektua ez da asteroko podcast bat bakarrik egingo. Sare sozialetan mugitzea dute helburu sustatzaileek, eta horietan propio topatuko diren edukiak sortzea ezinbestekotzat jo dute. Sare bakoitzaren izaera eta baldintzetara egokituko dira eduki horiek: Instagramera, Twitterrera eta Tiktokera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.