Kepa Acero surflari bizkaitarrak gidatutako Cinco olas, cinco continentes saioa La2 katean ikusi ahalko da bihartik aurrera (20:00). Bost kontinenteetako bost herrialdetan, bakarrik bidaiatu du Acerok, bere burua grabatuz. Namibia, Indonesia, Australia eta Txileko hondartzetan ibili da, naturarekin harremanetan. Abenturaren esentzia eta surfaren jatorrizko bilaketa dira docu-reality honen ardatza. Haren konpainia bakarra bidaietan topatutako pertsonak dira, haien benetako sentimenduak jasoko dituelarik.
K2000 ekoizpen etxeak ekoitzi du programa. Errealizadorea eta zuzendaria Eneko Zalduondo da. Saioaren ideia, dena den, Acerorena berarena da.
Komunikazioa
Kepa Acero surflariaren bidaiak bihartik La2en
Datozen bost igandeetan 'Cinco olas, cinco continentes' izeneko dokumental saioa emango dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu