Juan Martinez de Irujoren inguruko dokumentala gaur, ETB1en

Edu Lartzanguren.
2017ko uztailaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Martinez de Irujo, bihotzaren iraultza dokumentala emango du gaur, 22:30ean, ETB1ek. Pilotariaren ibilbidearen laburpena egingo dute. Erreportajean, Martinez de Irujok pilotan izan duen garrantziaz eta eraginaz arituko dira. «Zikloi baten moduan sartu zen profesionaletan, eta halatsu utzi behar izan du pilota. Ez du inor epel utzi, ez pilotari zen garaian eta ezta agurrean ere», adierazi dute ETBtik.

Martinez de Irujoren lagunak, lankideak, sendagileak eta senideak elkarrizketatu dituzte, haren erretratua egiteko. Besteak beste, Bittori Goñi ama, Gemma Blanco emaztea, Alberto Oteiza Lagarto laguna, Mikel Erro Oberena pilotalekuko entrenatzailea, Uxua Idiazabal kardiologoa etaAbel Barriola, Aimar Olaizola, Mikel Urrutikoetxea eta Iker Irribarria pilotariak agertuko dira.

Iraultzailea

Martinez de Irujok pilotan bakarka jokatzeko modua nola aldatu duen erakutsi nahi dute dokumentalean. Haren aireko jokoa nabarmenduko dute. Haren jokatzeko moduak hasieran kontrako iritziak eragin zituela gogoratuko dute.

Horrez gain, pilotariak 13 urteotan jokaturiko 23 final gogoratuko dituzte, eta horietan irabazitako hamahiru txapelak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.