Hilberria

Joxe Mari Gabiria kazetaria zendu da

Kazetari, euskaltzale, irakasle eta telebista aurkezle zumarragarra 69 urterekin hil da, gaixotasun baten ondorioz.

Joxe Mari Gabiria, 2013. urteko argazki batean. ASIER ZALDUA
Joxe Mari Gabiria, 2013. urteko argazki batean. ASIER ZALDUA
urko iridoy alzelai
2024ko uztailaren 17a
12:20
Entzun

Joxe Mari Gabiria kazetari, gai jartzaile eta telebistako aurkezlea hil da, 69 urterekin, gaixotasun batek eraginda. EITBn aritutakoa zen Gabiria, hala nola albistegietan eta Bertatik bertara, Postdata eta Hitzetik hortzera saioetan. Euskaltzale amorratua zen, irakaslea ogibidez. Irakaskuntzan, Zumarragan, Hernanin eta Legazpin (Gipuzkoa) aritu zen. Irakasle lanean ari zela, hainbat hedabiderekin elkarlanean hasi zen, eta horrela iritsi zen kazetaritzara.

EITBko lehen kazetari euskaldunetako bat izan zen Gabiria; 1987. urtean hasi zen han lanean. «14 urterekin hasi nintzen herriko aldizkarian idazten, eta, Euskal Telebistak proba bat atera zuenean, euskal kazetarien falta handia zenean, bertan eman nuen izena», adierazi zuen Gabiriak 2005. urtean, Urtzi Urkizu BERRIAko kazetariak eginiko elkarrizketa batean. 80ko hamarkadan albistegietan jardun zuen, eta, geroago, beste hainbat saiotan. Gerora, hainbat erreportaje egiten ere ibili zen Euskal Telebistan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.