'Irabazi arte'-ren lehen atala liderra izan da haur eta gazteen artean

Irabazi arte telesaila. ETB.
urtzi urkizu
Donostia
2022ko otsailaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ETB1ek ostiralean estreinatu zuen Irabazi arte telesaila, eta ikusle datu oso onak bereganatu zituen:Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, %6,6ko ikusle kuota lortu zuen fikzioak —euskaldunen artean, %17,5ekoa—. Bereziki nabarmentzekoak dira haurren eta gazteen artean lortu dituen datuak: 4-12 urte bitarteko neska-mutikoen artean, %42,9ko kuota; eta 13-24 urte bitarteko gazteen artean, %45,9koa.

Telesaila nesken futbol talde bati buruzkoa da. Emakumeen ahalduntzea, nerabeen eta gurasoen arteko harremanak eta gaur egungo gazteen erronkak lantzen ditu trametan. Sua Enparantza, Iker Galartza eta Jose Ramon Soroiz dira aktore protagonistetako batzuk.

Pausoka ekoiztetxearen fikzio bat da. Go!azen-en arrakastari jarraipena emateko sortu dute proiektua. ETBk ziurtatu du bigarren denboraldia egingo dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.