Iparraldeko euskal hedabideen saio berezia bihar Baionan

urtzi urkizu
2022ko abenduaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskaraldiaren eta Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, Iparraldeko euskarazko bost hedabideak elkarlanean arituko dira bihar, abenduaren 3an, 11:00etatik 12:00etara, Euskara, hedabideetatik karriketara! programa berezia emateko. Zuzenean arituko dira Baionako merkatutik, eta hainbat solaskide izango dituzte: Zilia Heredia, Iparraldeko Euskaraldiaren koordinatzailea; Eneko Gorri, Erabil taldeko kidea; Sebastien Castet, Euskal Konfederazioaren koordinatzailea; eta Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko lehendakaria eta Hizkuntza Politika eta Kultura lehendakariordea Euskal Hirigune Elkargoan. Euskarari buruzko erreportaje batzuek markatuko dituzte emankizunaren parteak.

Saioa zuzenean ikusi ahalko da BERRIAren webgunean eta Iparraldekohitza.eus-en. Baita Herria-ren, Kazeta-ren eta Kanalduderen webguneetan ere. Gainera, irratiz entzun ahalko da Gure Irratian, Xiberoko Botzan, Irulegiko Irratian, Antxeta Irratian eta Amikuzeko irratian. Telebistaz, Kanalduderen box bidezko eskaintzak emango du modua ikusteko.

Iparraldeko euskarazko hedabide horien sare sozialetan ere egingo dute emankizunaren jarraipena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.