Informazio ekonomikoari buruzko egunkari digital bat sortu dute

urtzi urkizu
2022ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
«Euskal egunkari digital berri bat, bertako informazio ekonomiko eta enpresarialean espezializatua, euskaraz egina eta lurraldean errotua». Modu horretan aurkeztu du bere burua Enpresabidea euskarazko komunikabide berriak. Enpresabidea.eus ataria martxan da, eta atal hauek ditu: ekonomia, finantzak, enpresak, berrikuntza, ekinez, lurraldeak, jasangarritasuna, energia, lan eta bizi eta iritzia.

Halaber, hedabidearen sustatzaileek iragarri dute «kontrastatutako ahotsa» izan nahi dutela, «zehaztasunez lan egiten duena eta kalitatezko eduki propioak landuko dituena». Euskara hutsean da hedabide digitala. «Euskararen normalizaziorako pizgarria izatea du helburu hedabideak, lan eta enpresa inguruetan».

Zuzendaria, Niko Cuenca

Hedabide berriaren sustatzaileen artean Pilar Kaltzada dago, eta Etxeko legea artikulua idatzi du hartan. «Etxera ekarri nahi dugu ekonomia eta enpresari buruzko informazioa. Enpresabidea etxeko giroan kokatu da, eta hantxe kokatu nahi du irakurlea. Etxea euskararen lurraldea da». Hedabidearen zuzendaria, berriz, Niko Cuenca da. Ekonomialaria da, eta Euskadi Irratiko kolaboratzailea. Beste hedabide batzuetan ere aritua da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.