Prozesu psikologikoak eta erronka emozionalak gainditzeko bidean dabiltzan bederatzi gazteri laguntzeko programa bat da Necesito ayuda. ETB2 kateak gaur estreinatuko du, 22:30ean.
Iban Garate kazetariak —ez du ETB1eko Egun on Euskadi saioan jarraitzen— aurkeztuko du programa berria. Gazte bakoitzak kamera txikiekin dokumentatuko du bere eguneroko bizitza. Astean behin, berriz, talde terapiako saio batean bilduko dira protagonistak, Juanan Tejero psikologoa gidari dutela. Kameren atzean, bestalde, Marta Corral psikologo sanitarioak emango die laguntza terapeutikoa gazteei.
Saioa uztailean eta abuztuan grabatu dute. Urrian, telebistako emanaldiekin hastearekin batera, parte hartzaileek babes terapeutikoa izaten jarraituko dute, haien arazoen agerpen publikoarekin elkarbizitza errazteko.
Gaiarekin lotutako askotariko datuak emango dituzte saioan.
Iban Garatek 'Necesito ayuda' saioa aurkeztuko du ETB2n, gaurtik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu