Komunikazioa

'Homeland' telesaila da faboritoa gaur gaueko Urrezko Globoetarako

Komedia oneraren saria irabaz dezake 'Girls' telesailak; 'Game of Thrones'-ek ez du izendapenik lortu

Donostia
2013ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Iazko Emmy sarietan erabateko arrakasta lortu ondoren, Homeland telesaila da faboritoa gaur gauean banatuko diren Urrezko Globoetan. Los Angeles hiriko Beverly Hilton hotelean egingo dute ekitaldia (AEB). Aurten, 70 urte bete dira sari horiek lehengoz banatu zirenetik, eta, horregatik, gaurko ekitaldia oso berezia izango da, ezustekoz betea. Homeland telesailak lau sailetan irabaz dezake saria, tartean, dramazko telesail onenarena. Faboritoak baino sari gehiago eramateko aukera du, ordea, Game Change telesailak; hautagaia da bost sailetan. Bi behintzat aurki lortuko ditu: bat, telesail labur onenarena, eta bestea, Julianne Moore aktore protagonistak, kategoria horretako aktore onenarena. Dramazko telesail onena lortzeko lehian, ordea, aurkari indartsuak topatuko dituzte; besteak beste, Boardwalk Empire eta Breaking Bad. Kanpoan gelditu daMad Men telesaila. Umoreari dagokionez, Modern Family da faboritoa —hiru izendapen ditu—, baina Girls telesailak ezustekoa eman eta komediazko telesail onenaren saria ken diezaioke. Bestalde, Game of Thrones telesailak ez du izendapenik lortu, eta sarietatik kanpo gelditu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.