ETB1

'Hitzetik hortzera'-k ohi baino sei atal gehiago izango ditu

'Hitzetik hortzera' saioaren grabaketak. BERTSOZALE ELKARTEA
'Hitzetik hortzera' saioaren grabaketak. BERTSOZALE ELKARTEA
urtzi urkizu
2024ko ekainaren 15a
05:00
Entzun

Irailaren 14an hasiko du denboraldia ETB1eko Hitzetik hortzera bertsolaritza saioak. Ohi baino gehiago iraungo du datorren denboraldiak, iaz baino sei programa gehiago egingo baitituzte —apirileko azken larunbatera bitarte izango da denboraldia—. Mirari Martiarenak jarraituko du programa aurkezten, eta dagoeneko lantaldea hasia da hurrengo denboraldia prestatzen.

ETB1eko larunbat gaueko prime time orduan emitituko dute programa, 21:00etan.

Hitzetik hortzera-ko lantaldea hasi da dagoeneko programaren aurreprodukzio lanetan. Berritasun bat baino gehiago izango dira: besteak beste, Manex Pagola musikariak musika elektronikoa eta tradizionala nahastuko ditu bertsolariek sortuko dituzten sortak musikatzeko.

Martiarenak astero bertsolaritzaren ekosistemako lagunen bat elkarrizketatuko du. «Umore dosirik ez da faltako asteroko programan», Bertsozale Elkarteak iragarri duenez.

Bertsoaldiak izango dira programaren oinarri, astero-astero. Euskal Herriko bi herritan izango da Hitzetik Hortzera bertso jaialdi, otordu edo ekitaldi bereziak pantaila txikira ekarriz.

Txikitik handira atalean, bertso eskoletako gaztetxoek bertsolaritzari buruz gogoeta egingo dute denboraldi berrian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.