Hiru urteko zigorra Rifeko protestetan zen kazetari bati
RABAT. Marokoko epaitegi batek hiru urteko espetxe zigorra jarri dio Hamid el-Mahdaoui kazetariari. Iaz Rif eskualdean izan ziren protesten berri ematen ari zen kazetaria, eta Al-Hoceima hirian atxilotu zuten. Estatuaren segurtasunaren aurkako delitua egotzi zioten, «Marokon armak sartu behar zituela iragarri zuen gizon baten deia jaso eta agintariei ez jakinarazteagatik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu