Komunikazioa

Haurren elikadura ardatz

Umeen elikadurari buruzko 'Tripa-zorri' saioak bederatzi atal grabatu ditu. Saioaren helburua otordu osasuntsuak prestatzea da; horretarako, produktu naturalak erabiltzen dituzte.

Goierri telebistako webgunean ere ikus daitezke Tripa-zorri saioaren atalak. GOIERRI TELEBISTA.
Ainhitze Ruiz.
2014ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Beharrezkoa da haur eta gazteak elikadura ohitura osasungarrietan haztea eta heztea. Haurren elikadura aztertu eta egoki jateko gomendioak emateko sortu zuten Tripa-zorri saioa. Goierri telebistak, Ttiklik Elkarguneak, Lur Denok taldeak, D'elikatuz zentroak eta Iker Markinez Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariak elkarlanean landutako proiektuaren emaitza da Tripa- zorri. Saioan, 12 urte arteko haurren elikaduraren inguruan hainbat irizpide eta aholku ematen dizkiete gurasoei, gastronomia, nutrizio, produktu eta emozio ikuspegitik. Astearteetan, 22:00etan ikus daiteke.

Elikadura osasuntsu baten garrantzia nabarmendu du Nuria Perez Tripa-zorri saioko produkzio taldeko kideak. «Adin tarte bakoitzean presta daitezkeen gauzak azaltzea da gure helburua». Guztira, bederatzi atal grabatu dituzte Goierri telebistan, eta bi astetik behin ematen dituzte, astearteetan, 22:00etan. Maiatzaren amaiera arte emitituko dituzte saioak. Telebistaren webguneanjartzen dituzte saioak, eta dagoeneko sarean dira aurreneko bost atalak. Hamaika telebistan ere ikus daitezke.

Saio guztietan, Iker Markinez sukaldariak prestatu ditu atal bakoitzari dagozkion jakiak. Horrez gain, jorraturiko gaiaren inguruko aditu bat izaten dute gonbidatu saio bakoitzean.Zer jan hura izan. Horixe da Tripa-zorri saioan erabiltzen duten leloa. Janari osasungarrien berri ematen dute, eta sukaldariak esan duenez, produktu osasuntsuak erabili izan dituzte horretarako. «Kontua ez da esatea otorduetan barazkiak edo frutak sartu behar direla; zein barazki edo zein fruta sartu behar den esan behar da». Sukaldariak adierazi duenez, ongi jateko ohitura gaztetatik hartu beharrekoa da.

Elikadura emozionala

Programa guztietan, haurren elikaduraren inguruan sor daitezkeen zalantzak argitzen dituzte. Atal bakoitzean sarrera bat egiten dute, eta gero zer landuko duten azaltzen dute: «Produktuak aurkezten dira, eta ondoren, zein jaki prestatuko den azaltzen da», dio Perezek. Hiru ataletan banatzen da Tripa-zorri. Lehendabizi, D'elikatuz tartea egiten dute, eta nutrizionista bat elkarrizketatzen dute. Ondoren, errezeta bat prestatzen du Markinezek. Azkenik, Lur Denok taldeko nekazariek barazki eta bestelako elikagai ekologikoaren inguruanhitz egiten dute.

Lehen hiru saioak adinaren arabera sailkatu dituzte, eta adin tarte bakoitzari dagozkion jakiak prestatu dituzte. Lehenengo saioan, urtebete egin arteko haurren elikadura aztertu zuten: «Saio horietan, pureak eta frutak egin genituen», dio sukaldariak. Bigarren saioan, 1-3 urte artekoentzat izan zen: «Atal honetan bularkia barazki batzuekin lagunduta egin genuen, besteak beste». Eta hirugarrenean, 3 urtetik gorakoen elikadura izan zuten hizpide. Gainontzeko saioetan, beste hainbat gai landu dituzte: gosari eta askari osasuntsuak, zerealak, proteinak, zeliakoentzako jakiak, alergia duten pertsonentzako dieta eta «elikadura emozionala».

Zeliakoez hitz egiteko Iban Mate Erreka jatetxeko sukaldaria izan dute saioko gonbidatu. Gosaria askaria saioan, berriz, Idoia Noain D'elikatuz zentroko nutrizionista izan zen. «Esnea eta gailetak ohiko gosaritik harago, beste ikuspegi bat eman genuen atal horretan», dio sukaldariak. Elikadura emozionalaz hitz egiten Beatriz Ezeiza psikologoa izan zen. Atal horretan, bazkari edo afariak familian denak batera eserita egiteak duen garrantzia nabarmendu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.