Hamaika

Hamaikak 'Esker onez' saioa estreinatuko du gaur

Nafarroako Hamaikak ekoitzitako saio berria astean bitan emango dute: astearte eta larunbat gauetan. Bihar, berriz, 'Gurpilak sutan' hasiko da.

Jose Mari Esparza, Hamaikaren 'Esker onez' saioan. HAMAIKA
Jose Mari Esparza, Hamaikaren 'Esker onez' saioan. HAMAIKA
urtzi urkizu
2024ko irailaren 3a
05:00
Entzun

Nafarroan askotariko arloetan murgilduta ibili den jendea gertutik ezagutzeko aukera izango da gaurtik aurrera Hamaika telebistaren Esker onez saioan. Zientzialariak, kultur arloko sortzaileak, kirolariak eta euskalgintzako ekintzaileak elkarrizketatuko dituzte, besteak beste. Atal bakoitzean, protagonista baten hitzei eskainiko diete tartea; ondoren haren ibilbidea azaldu, eta gizartearen esker ona erakutsiko diote. 28 minutuko hamasei atal izango ditu Esker onez saioaren lehen denboraldiak. Gaur emango dute aurrenekoa, 22:00etan. Datozen zortzi asteetan, astean bitan emango dute: astearte eta larunbat gauetan.

Bihar, berriz, Nafarroan grabatutako beste saio bat estreinatuko du Hamaikak: Gurpilak sutan. Ekhiñe Atorrasagasti kazetari eta aurkezleak, bizikleta hartu, eta bi ibilbide egin ditu: Ezkabatik abiatzen den oroimen historikoaren ibilbidea eta Eurovelo Europako bizikleta ibilbidea. Nafarroako bazterrak ezagutaraziko dituzte saio horretan. Parajeen irudiak, Iruñerriko historia eta askotariko jakintzak jarriko dituzte ikusleen esku. Saio horrek ere hamasei atal izango ditu: asteazkenetan 22:00etan emango dute, eta igandeetan 21:00etan.

Denboraldiari ekitearekin batera, bestalde, Musika zuzenean eta Kolpez kolpe programen atal berriak emango ditu euskarazko kate horrek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.