Telebista

Hainbat albistegi egingo dituzte Galiziako bozen berri emateko

Galiziako Xuntarako hauteskundeak egingo dituzte bihar. ETB1ek albistegi berezi bat egingo du (21:45), eta ETB2k beste bat egingo du gero.

Xuntarako hautagaien eztabaida TVGn.
Xuntarako hautagaien eztabaida, astelehenean, TVGn. EFE
urtzi urkizu
2024ko otsailaren 17a
05:00
Entzun

Bihar gauean jakingo da ea Galizian PPk agintean jarraitzen duen ala BNGko Ana Ponton Xuntara iristen den. Komunikabide ugarik emango dute bozekin gertatzen denaren berri. Hego Euskal Herrian ikusten diren telebista kate askotan, esaterako, albistegi bereziak egingo dituzte.

ETB1 kateak albistegi berezia egingo du, 21:45etik 22:10era; aurkezleak Lierni Agirrezabala eta Jonan Apaolaza izango dira. ETB2 kateak hartuko dio gero erreleboa, eta albistegi berezia 22:15etik 22:45era emango dute. Agirrezabala ariko da, Xabier Ormazabalekin batera.

RTVEko La1 eta Canal 24 Horas kateek 19:50ean hasiko dute albistegi berezia. Astelehen goizean ere emankizun berezia egingo dute La hora de La1 programan. La Sextak Al Rojo Vivo Objetivo Galicia saio berezia emango du bihar, 19:20an hasita. Gauerdira arte iraungo du programa horrek.

Hauteskundeen berri galegoz izateko, TVG kateak albistegi bereziak egingo ditu.

BERRIAri dagokionez, bihar erreportaje zabala argitaratuko du bozen inguruan —paperean eta webean—. Eta, gauean, Ander Perez Zala BERRIAko kazetariak emaitzen berri emango du Santiagotik euskarazko egunkariaren webgunean eta sare sozialetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.