Gutxiengo nazionalen afera azaltzeko blog bat aurkeztu dute

Midas Gutxiengoen Egunkarien Elkarteak estreinatu du bloga. Eduki guztiak ingelesez argitaratuko dituzte, «publiko zabal batengana iristeko».

Midasen bloga. MIDAS
Midasen bloga. MIDAS
nerea intxausti
2024ko irailaren 27a
05:00
Entzun

Midas Gutxiengoen Egunkarien Elkarteak blog bat estreinatu du, «Europako gutxiengo nazionalak nabarmentzeko». Elkarteak adierazi duenez, Europako Batasuneko 447 milioi biztanleetatik, 30 milioi gutxiengo nazional baten parte dira edo hizkuntza gutxitu bat hitz egiten dute; 192 komunitate dira, orotara. Hala ere, uste dute komunitate horien istorioak ez direla nahikoa entzuten, «Europako ehunarentzat funtsezkoak» izan arren.

Hutsune hori betetzeko, Midasek blog berri bat jarri du martxan, Eurac Researcheko Esperientzia Autonomikoen Zentroarekin lankidetzan. Gutxiengo nazionalek Europan dituzten erronkak eta lorpenak nabarmentzeko asmoa dute blogean. Hatto Schmidt kazetaria da blogaren koordinatzailea.

Elkarteak espero du etorkizunean areagotzea komunitate minoritarioek betetzen duten eginkizunaren kontzientziazioa, ulermena eta aintzatespena. Izan ere, ohartarazi dute baztertu egiten direla ordezkaritza politikoan, diskriminatu egiten direla, eta, zenbaitetan, estatuek babestutako erasoen jomuga izaten direla.

Eduki guztiak ingelesez argitaratuko dituzte, «publiko zabal batengana iristeko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.