Grafiko interaktiboen urtea BERRIAn

Infografia interaktiboak eta ordenagailuko pantailetara egokitutako grafikoak sortzeko urrats handia egin du BERRIAk 2024an. Lan horren adierazle dira urte osoan argitaratutako infografia hauek.

BERRIAk 2024an egindako grafikoetako batzuk. BERRIA
BERRIAk 2024an egindako grafikoetako batzuk. BERRIA
mikel p ansa
2025eko urtarrilaren 3a
05:00
Entzun

BERRIA egunkariak aldaketa handiak egin zituen 2023ko azaroan, ez soilik diseinuan eta webgunean: erredakzioaren antolaketa eta lanak ere moldatu zituen, egunkari digitalaren irakurleei zerbitzu hobea emateko, artikulu osatuagoak eta irakurketa esperientzia hobea emateko irakurleei. Eta, aldaketa horien barruan, grafiko interaktiboetan 2024an egindako urrats handia nabarmendu behar da.

BERRIAren infografia zerbitzuak lan egiteko modua aldatu du azkeneko urte honetan, eta, gaur egun, sareko irakurleari ematen dizkio bere pantailara egokitzen diren grafiko interaktiboak, eta informazioa infografien bidez emateko tresna eta modu berriak ikertzen eta lantzen dihardu.

2024an grafikoetan egindako lan horren emaitza dira, esaterako, Gaindegiak azaroan aurkeztu zuen Euskal Herriaren diagnostikoa ilustratzeko BERRIAk sortu zituen sei grafiko eta mapa interaktiboak. Euskal Herriaren demografiari, barne produktu gordinari, esportazioei, euskaldunei, formakuntzari eta pobreziari buruzko datuak modu sintetiko eta argian aurkeztu zituen horrela.

Azaroan bertan, Euskal Herriko eta munduko biztanleriaren bilakaera erakusteko, hainbat grafiko interaktibo landu zituen, ikuspegi bakarrean. Populazioaren zahartzeak ekonomian eta lan munduan izan ditzakeen eragin batzuk aztertzea izan zen lan horren asmoa.

Urrian, Israelek Gazako erasoa areagotu zuenetik urtea bete zenean, erasoaldi horrek eragindako hildakoak eta txikizioa erakutsi zituen bi grafiko interaktibotan eta mapa animatu batean. Israelgo armadak suntsitutako etxebizitzen kokapenak erakusten zituen azken mapa horrek, irudi sekuentzia baten bidez. Txikizioak utzitako beste datu batzuk ere bildu zituen egunkariak, hondamendiaren tamaina erakusteko.

Erresuma Batuko Komunen Ganbera berria osatzeko hauteskundeen mapa interaktiboa ere landu zuen BERRIAk, uztailean, Alderdi Laboristaren garaipena kontatzeko. Datuak bildu eta tratatzeko zailtasunari gehitu behar zaio hauteskunde barruti guztien izenak euskaratu behar izan zituela taldeak.

Hauteskunde urtea izan da, bestela ere, 2024a, eta boz garrantzitsu guztien berri eman du BERRIAk, grafiko eta mapa interaktiboen bidez, botoak kontatu ahala infografiak eguneratuz. Emaitza horiek guztiak ere kontsulta litezke BERRIAren webgunean:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.