Debagoieneko (Gipuzkoa) bederatzi herritan banatzen den euskarazko aldizkaria da Goiena; 2000. urtean sortu zen, eta atzo argitaratu zuen milagarren zenbakia.
2000. urtean, Goiena Komunikazio Zerbitzuak Kooperatiba Elkartea sortu zen, eskualdeko proiektu komunikatibo multimedia sortzeko. Eta, urteotan, telebista, irratia, paperezko prentsa eta Interneteko eskaintza egin die herritarrei. Eneko Azkarate Goiena taldeko eduki zuzendariak honela nabarmendu du: «Goiena aldizkariak eskualdeari zentzua ematen laguntzen dio, astero 29.000 irakurlerekin ia etxe guztietan sartzen baita».
Goiena taldeak Puntua aldizkaria ere argitaratzen du, eta horren 374 zenbaki atera dituzte. Interneteko eskaintza Goiena.eus webgunean egiten dute.
'Goiena' aldizkaria milagarren zenbakira iritsi da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu