'Gaztezulo' 200. zenbakira iritsi da, eta festa bat egingo dute hilaren 25ean
Gaztezulo aldizkariak hemezortzi urte bete ditu, eta 200. zenbakia gaur iritsiko da kioskoetara. Mardulagoa da alea, atal bereziak ditu, eta azaleko protagonistak irakurleek aukeratu dituzte. Bozketa bat antolatu zuten, irakurleek azala aukera zezaten, eta boto gehien jaso dutenak Altsasuko Gurasoak izan dira. Amaia Amilibia, Gotzon Urrizola, Edurne Goikoetxea eta Bel Pozueta ageri dira azalean, eta elkarrizketa bat egin dute haiekin. Gainera, hilaren 25erako jai bat antolatu dute Bilboko Kafe Antzokian, eta sarreren %5 Altsasuko Gurasoentzat bideratuko du aldizkariak. Festan, Zea Mays taldeak, Xabi Solanok, Zuriñe Hidalgok, Jon Basagurenek, Xabi Bandinik, Liherrek eta Grises taldeak parte hartuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu