ETBk hainbat saio berri estreinatuko ditu ekainetik aurrera. Horien artean dago Tu plato de Euskal Herria. Africa Baeta kazetariak aurkeztuko du ekainaren erdialdetik aurrera, eta bertan Euskal Herriko pertsonaia ezagunek euren jaki gustukoenak zein diren azalduko dituzte. Haien «bizitzako errezeta» zein den ere argituko dute. Euskal sukaldari batzuei errezeta horiek prestatzeko eskatuko diete. Programako zuzendaria Eduardo Llorente izango da.
Africa Baetak 2008. urtean Tu vista de Euskal Herria saioa aurkeztu zuen. Saio berri honek antzekotasunak ditu harekin, baina jakiak paisaiengatik aldatuz.
Komunikazioa
Gastronomia saio bat ekainerako ETB2n
Pertsonaia ezagunak gustuko jakiez ariko dira Africa Baetak aurkeztutako programan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu