Galiziako 'Nós Diario' Midaseko kide izatea onartu dute urteko batzarrean, Errumanian

'Nós Diario'-rekin, 28 kide ditu jada Midas Eremu Urriko eta Eskualdeko Hizkuntzetan Argitaratzen diren Egunkarien Europako Elkarteak. Aho batez onartu dute Galiziako egunkariaren eskaera.

Midas elkarteak gaur Errumanian egin duen batzarreko bozketa. BERRIA
Midas elkarteak gaur Errumanian egin duen batzarreko bozketa. BERRIA
unai zubeldia
2024ko maiatzaren 10a
16:08
Entzun 00:00:0000:00:00

Donostian egin zuten iaz Midas Eremu Urriko eta Eskualdeko Hizkuntzetan Argitaratzen diren Egunkarien Europako Elkartearen urteko batzarra, eta Errumanian egin dute aurtengoa, gaur, Transilvanian, hungarierazko Hargita Népe egunkariak antolatuta —Errumania izan arren, Transilvanian herritarren %80k hungarieraz egiten dute—.

Galiziako Nós Diario egunkariak eskaera egina zeukan Midasen sartzeko, eta aho batez onartu dute gaur. Ondorioz, 28 kide ditu jada elkarte horrek.

Eremu urriko hizkuntzetan eta hizkuntza gutxituetan diharduten hedabideen interesak defendatzea da Midas elkartearen helburua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.