Gaizka Izagirre 'Klaketa' saioa egiten ari da Guau plataformarentzat

Astelehenero euskal film edo telesail baten inguruko elkarrizketa egingo dute. Lehen atalean, 'Handia' filmaz aritu dira Ainhoa Eskisabel makillaje eta ile-apainketa arduradunarekin.

Gaizka Izagirre, 'Klaketa' bideopodcastaren aurkezlea. GUAU
Gaizka Izagirre, 'Klaketa' bideopodcastaren aurkezlea. GUAU
urtzi urkizu
2025eko martxoaren 18a
10:00
Entzun 00:00:0000:00:00

EITB taldearen Guau plataformak Klaketa bideopodcasta estreinatu zuen atzo. Gaizka Izagirre zinema eta telesail kritikariak gidatzen du saioa, eta euskal ikus-entzunezko lanak aztertuko dituzte. Atal bakoitzean, film edo telesail bat izango dute hizpide, eta hartan lan egindako norbait elkarrizketatuko du Izagirrek. Aktoreak izan daitezke, baina baita zuzendariak, ekoizleak, gidoilariak, makilatzaileak eta teknikariak ere. Elkarrizketatua sakonago ezagutzeko aukera emango du Klaketa-k: haren ibilbidea, bitxikeriak eta anekdotak aipatuko dira.

Klaketa-ren aurreneko atalean, Handia filmaren inguruan aritu dira Izagirre eta Ainhoa Eskisabel. Eskisabel arduratu zen  makillajeaz eta ile apainketaz pelikula horretan, eta hark emandako azalpenekin sakonduko dute filmean. Jon Garaño eta Aitor Arregi zinemagileek 2017an idatzi eta zuzendu zuten Handia. Migel Joakin Eleizegi Altzoko Handia-ren istorioa kontatu zuten ekoizpen horretan. 2018. urtean, Espainiako Zinema Akademiaren hamar Goya sari jaso zituen lanak. Eneko Sagardoi eta Joseba Usabiaga izan ziren aktore protagonistak.

Klaketa-ren lehen denboraldiak hamabi atal izango ditu. Izagirrek, bideopodcast horretan aritzeaz gain, hainbat komunikabiderekin kolaboratzen du, baita BERRIAn ere: astean bitan Ekografiak telebista kritika idazten du, eta larunbatetan telesailen inguruko atala idazten du Bizigiro sailean.

'Klaketa' bideopodcastaren lehen atala, osorik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.