73 urterekin, Jaume Rouresek utzi egin behar izan du (Bartzelona, 1950) sortu zuen enpresa. 1984an katalanezko TV3 katearen sorreran parte hartu zuen, eta bertan egin zuen lan hainbat urtez. 1994. urtean, berriz, Mediapro konpainia sortu zuen Bartzelonan, Tatxo Benet eta Gerard Romy Belillos bazkideekin batera. Europako ekoiztetxe garrantzitsuenetako bat bilakatu da Mediapro, eta, orain, Roures enpresa uztera behartu dute enpresako bazkide nagusiek: Txinako Orient Hontai funtsekoek. Haiena da egun Mediaproren kapitalaren %80. Benetek Mediapron jarraituko du, presidente eta kontseilari ordezkari.
Mediapro azkeneko bi hamarkadatan eragile garrantzitsua izan da kirol eskubideen alorrean. Tartean izan dira futboleko telebista eskubideen gaineko hainbat auzi. Rouresek sortutako konpainiak 7.000 langile ditu 30 herrialdetan. Filmak eta telesailak ekoizten ditu.
SOSLAIA. Jaume Roures
Futbol eskubideen ekoizlea badoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu