France3ko 'Euskal Herri' saioa beste hiru urtez luzatzeko ituna, sinatzear

urtzi urkizu
2017ko urriaren 11
00:00
Entzun
France3 kate publikoko zuzendaritzak irailaren 21ean iragarri zuen 2018ko urtarrilaren 1ean bertan behera geldituko direla kateko tokian tokiko albistegiak —tartean, euskarazko Euskal Herri—. Egora aldatu egin da, ordea. Akitania Berriko France3ko zuzendariak gutun bat bidali dio Vincent Bru diputatuari (LERM), eta hor esan dio eskualdekokontseiluaren eta France3ren arteko akordio bat bozkatuko dutela hilaren 23an. Hitzarmen berriak tokiko emankizunaren etorkizuna ziurtatuko luke, beste hiru urterako. Hautetsien gehiengoak hitzarmenaren alde agertu beharko luke. Hala balitz, eskualdeak hiru milioi euro emango lituzke, hiru urte horietarako. Hitzarmenak, gainera, Akitania Berriko eskualdeko kate bat sortzea ahalbidetuko luke. Eta kate horren bitartez, jarraipena izango lukete tokiko bost emakizunek: Baionakoa —euskarazko Euskal Herri—, Pauekoa, Perigueuxekoa, Brivekoa eta Arroxelakoa. Katea kable bidez zein lurreko telebista digitalaren bidez zabalduko litzateke.

Euskal Herri albistegiak 25 urte beteko ditu urtarrilean. Zazpi minutu iraungo du —hamar minutu irauten zuen lehen—. Kentzeko arriskuaren aurrean, sostengu zabala jaso du Ipar Euskal Herrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.