France3 Euskal Herrik euskara hutsean egingo du albistegia, hilean behin

urtzi urkizu
2020ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
France3 Euskal Herrik euskarazko eskaintza zabaltzea erabaki du, eta, hilabete bakoitzeko aurreneko ostiralean, euskara hutsean eginen dute arratsaldeko albistegia. Hain zuzen ere, herenegun egin zuten euskarazko albistegiaren aurreneko emankizuna —frantsesezko azpidatziak baditu, era berean—. Euskarazko albistegiak zazpi minutu inguruko irauten du —lauzpabost erreportaje labur—. Aurkezlea Rene Garat da, eta Helene Harte da erredaktoreburua. Astegunetan, 18:53tik 19:00etara, tokiko albistegia eman ohi du France3k; tarteka izaten dira euskarazko bideoak edo elkarrizketatuak, baina, aurrerantzean, euskara hutsezko albistegi bat ere eginen dute hilean behin.

Magazina eta 'Txirrita' saioa

Ez da hilean behingo albistegi hori, ordea, France3 Euskal Herriren euskarazko emankizun bakarra. Lehendik ere, bi saio egiten dituzte euskaraz: Magazine du Pays Basque larunbatero, 12:10ean eta 19:10ean; eta, bestalde, Txirrita saioa —askotariko erreportajez hornitua—, bi igandetik behin, 10:35ean. Allande Boutinek gidatzen du Txirrita.

Euskarazko saio horiek guztiak Internet bidez ere ikus daitezke, Euskal Herri osoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.