Filmin Music Fest izena jarri diote eta jaialditzat jo dute Filmin plataformako arduradunek, baina funtsean kontzertuz, filmez eta dokumentalez osatutako bilduma zaindu bat da. Ordainpeko plataformak gaur estreinatuko du Filmin Music Fest —harpidedunek doan ikusi ahalko dute, eta harpidedunak ez direnek hilean bost euroko bonu berezi bat kontratatu ahalko dute—.
Eskaintzaren erakusleiho nagusian jarri dituzte Bob Dylan, Led Zeppelin, The Police, David Bowie, The Beach Boys, Pink Floyd, Joe Cocker, Patti Smith, The Doors eta Peter Gabrieli buruzko lanak —tartean dira musikari horien kontzertu batzuk ere—. Musika zaleek Iggy Pop, Eric Clapton, David Gilmour, Poly Styrene eta Elliot Smithen lanekin ere gozatu ahalko dute. Azpiatal bat «kontzertu mitikoena» izango da. Estiloen arabera ere banatu dituzte edukiak: rock klasikoa, punka, pop izarrak, musika elektronikoa, hip-hopa...
Filmin plataformak bere musika jaialdi propioa sortu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu