France3 Euskal Herri Ez Hunki elkarteko kideak eta albistegiaren alde ari diren agenteak ez dira betere gustura gelditu Frantziako Kultura ministroak eman duen erantzunarekin, eta harekin Parisen bilera bat egiteko eskatuko dute. Horretarako, gutun bat bidali du Jean-Rene Etxegaraik.
Frantziako Kultura ministro Aurelie Filippettik France Televisions-en erabakia defendatu du, hiru astez France3 Euskal Herri albistegia eteteko. Gutun batean, Filipettik azaldu du datorren urtea ez dela hobea izango. «France3ko aurrekontuaren murrizketa handiagoa izango da 2013. urtean, France Televisions taldeak ahalegin ekonomiko handi bat egin behar baitu. Egoera horretan, behin behineko lana gutxitzeko neurriak areagotu egingo dira». Ministroaren arabera, oporraldietan tokiko erredakzioek hartu dute beren gain lana, eta «lanaldi prekarioak»saihestu behar dira.
Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan mobilizazio jendentsuak egin zituzten azaroan France3ko albistegiaren alde. Halaber, herritarren %90 ordezkatzen duten 95 hautetsik bat egin zuten saioaren aldeko mozioekin.
Komunikazioa
Filippetti: «2013an, murrizketak handitu egingo dira France3n»
'France3 Euskal Herri' albistegiaren alde ari diren agenteek bilera bat eskatuko dute Kultura ministroarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu