Felix Linaresek telebista utziko du, apirilaren 11n
BILBO. 28 urtez ETB2ko La noche de... saioa aurkeztu ostean, telebistako aurkezle lanak utziko ditu Felix Linaresek —75 urte ditu—. Apirilaren 11n utziko du zinemari eskainitako programa. Haren ordezkoa aukeratzeko deialdia zabaldu du Linaresek, eta azken erabakia haren esku geldituko dela iragarri du ETBk. Radio Euskadiko lanarekin jarraituko du, hala ere, Linaresek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu