'Ez hain ondo' bideopodcastak gaur hasiko du bigarren denboraldia

Prokrastinazioaz ariko dira gaurko atalean. Ikus-entzuleen kezkak, galderak eta iruzkinak jasoko dituzte.

urtzi urkizu
2024ko urriaren 16a
05:00
Entzun

Osasun emozionalaren bueltako gaiei lehen arreta ematen die Irati Perez psikologoak Ez hain ondo bideopodcastean, Ane Zuazubiskar kazetariaren galderei erantzunez. Udaberrian sareratu zituen Gazteak lehen denboraldiko zortzi atalak. Gaur itzuliko da podcasta, atal berriekin; hasteko, prokrastinazioaren gaia landuko dute. Hau da, gauza batzuekin geroko gerotan ibiltzeko ohituraz. Prokrastinazioaren «gurpil zoroaren» hainbat galderari erantzuten saiatuko dira Perez eta Zuazubiskar.

Bigarren denboraldiko berrikuntza nagusietako bat izango da ikus-entzuleen kezkak, galderak, iruzkinak eta ezinegonak jasoko dituztela. Lantzen dituzten kontuez gain, proposamenak egin nahi dituztenek Instagram edo X sare sozialetako Ez hain ondo-ren kontuetan idatz dezakete.

Hiru Damatxo ekoiztetxeak grabatzen du bideopodcasta, Donostian. Atalak Gaztearen Youtubeko kanalean ikus daitezke. Soilik entzun ere egin daitezke EITB Podkast atarian eta ohiko audio plataformetan.

Lehen denboraldian, besteak beste, ardura afektiboaz, ezetz esateaz, 30 urte betetzen direneko krisiaz eta erruaz aritu ziren.

Ez hain ondo bideopodcasta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.