Komunikazioa

Euskarazko 'Uriola.info' plataforma aurkeztuko dute Bilbon, bihar

Bilboko euskara hutsezko komunikabideak biltzen ditu plataformak

Ainhitze Ruiz.
2014ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Bilboko euskal komunikabideak biltzen dituen Uriola.info plataforma aurkeztuko dute bihar, 19:00etan Bilboko Kafe Antzokian. Mota guztietako gaur-gaurko gaien berri emateko sortu dute Uriola.info: kirola, ekonomia, kultura,politika eta baita udal gaien inguruko informazioa ere. Horrez gain, Bilboko eta inguruko jaien berri ere emango du.

Lanean hasia da, eta, besteak beste, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu Uriola.info-k, horien artean: agenda, eguraldia, iragarkiak, zorion agurrak eta eskelak jartzeko aukera emango du. Twitter eta Facebook bitartez ere kasu egin ahal izango zaio Bilboko euskal komunikabideak biltzen dituen plataformari.

Komunitatea

Bilboko euskarazko hedabide bakoitzak argitaratutako informazioa ikusi ahal izango da Uriola.infon. Besteak beste, Bizkaia rratiak, Gabriel Aresti euskaltegiak, Zenbat gara elkarteak, Berbaizu Euskara Elkarteak eta beste hainbat komunikabidek hartzen dute parte plataforma horretan. Gainera, Bilbo eta inguruetako hainbat herritako informazioa eman nahi dute, herriz herri sailkatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.