Alessandro Ruta. ETB1eko 'Dailobit' saioko aurkezlea

«Euskaraldia oso neorrealista da»

ETB1ek 'Dailobit' saioaren bigarren atala emango du gaur, Euskaraldian izandako bizipenekin. Rutak Leire Palaciosekin batera aurkezten du programa. «Naturaltasunez agertzen saiatzen naiz».

MONIKA DEL VALLE / FOKU.
urtzi urkizu
2022ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Gaztetan hizkuntzak ikasten trebe aritu zen Alessandro Ruta (Milano, Italia, 1982). Kazetaritza ikasketak egin zituen jaioterrian. Zazpi urte dira Euskal Herrian bizi dela.

Ahobizi ala Belarriprest?

Ahobizi. Aho super bizi. Otxandion [Bizkaia] bizitzea barnetegi handi batean bizitzea bezala da. Euskaraldia egon ala ez, beti saiatzen naiz euskaraz egiten.

Ikusle askok galdetuko dute ea zer esan nahi ote duen Dailobit hitzak.

[Barreak] Esan didatenez, maite dut esan nahi du.

Nola joan dira orain arte ETB1eko programako grabaketak? Ondo pasatzen ari zara?

Bai, ez nago halakoetara ohituta. Niretzat dena berria da, bainalantaldea gaztea eta jatorra da. Italiako Giroko emanaldietakoEz da Giro saiotik ezagutzen ninduten, eta jakin nahi zuten ni benetan horrelakoa ote naizen. Ba bai, ni halakoxea naiz.

Askotariko euskaldun berriak elkarrizketatu dituzu. Zer moduz joan dira elkarrizketak?

Nire iritziz, elkarrizketa horiek dibertigarriak eta egokiak izan dira. Elkarrizketaren arabera, desberdin aritu naiz, batzuetan serioago. Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailearekin egindako elkarrizketarekin asko gozatu nuen. Andrea Arrizabalaga ETBko kazetariarekin ere oso gustura aritu nintzen.

Kalez kale ere ibili zara herritarrei erronka batzuk jartzen. Horiek ez ziren beti samurrak izango, ezta?

Ez, ba. Horiek izan dira momenturik zailenak, ziur aski. Izan ere, jendeak askotan ez zuen parte hartu nahi. Zenbait herritarrek nire aurpegia Italiako Girotik ezagutzen zuten, eta batezere Donostian galdetu zidatenea zergatik ez nenbilen txirrindularitza kontuekin. Txirrindularitza denboraldia atsedenean dago, ordea.

Baina eroso sentitu al zara aurkezle lanetan?

Bai, azkenerako bai. Ez naiz sekula aurkezle eskola batean egon. Natural agertzen saiatu naiz, nire hizkerarekin eta keinuekin. Inprobisatzen ere saiatu naiz.

Nola bizi izan duzu Euskaraldia?

Oso tinko, euskaraz. Txaparekin joan naiz toki guztietara.

Zinemako zer gidoi idatziko zenuke aurtengo Euskaraldiaz?

Euskaraldia oso neorrealista da, nire iritziz, Ladri di biciclette filmaren tankerakoa [Vittorio de Sica, 1948].

Durangoko Azokari buruzko atal berezi bat ere egingo duzue Dailobit saioan. Nolakoa izango da?

Leire Palaciosek eta biok elkarrizketa desberdinak egingo ditugu. Gure arteko jolasarekin jarraituko dugu, euskal kulturaren munduaren berri emateko.

Zer iruditzen zaizu Durangoko Azoka?

Arlo pertsonalean esan dezaket Durangoko Azoka bat izan zela alaba jaio aurretik, eta beste bat alaba jaio ostekoa. Orain, haurrentzako gauzak erostera joango gara gehiago; ikuspuntua aldatu zait. Edonola ere, bertako giroagustatzen zait gehien.

Aurkezle lanean aritu ostean, aktore arituko al zinateke?

Italiarra naizenez, bai [Barreak]. Italiarrok antzerkia eta zinema gorputzaren barruan dauzkagu. Oso zinemazalea naiz, baina...

Aurrekontu handi bat emango balizute, nolako telebista saioa egingo zenuke?

Informe Robinson-en tankerako bat, euskaraz. Hau da, kirolarekin lotutako zerbait, ukitu bitxi batekin. Italian ere badaude horrelako erreportaje saioak.

Txirrindularitza emanaldiekin gozatzen duzu, behintzat...

Bai, noski. Txirrindularitza komentatzea ez da batere erraza, baina ETBko hiru kapitainak primerakoak dira. Harreman polita dut haiekin. Xabier Usabiagari Obi Wan Kenobi deitzen diot.

Zein beste telebista aurkezle duzu kutunena?

Italian asko gustatzen zait Federico Buffa. Euskal Herrian Zuhaitz Gurrutxaga dut gogoko. Andrea Arrizabalaga ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.