Euskalerria irratian pisu turistikoen gaia landu dute denboraldia abiatzeko

Bideopodcasten aldeko apustua berretsi du Iruñeko irratiak denboraldi berrirako. Bi berri iragarri dituzte azarorako.

Euskalerria irratiaren denboraldi berrirako lantaldea. EUSKALERRIA IRRATIA
Euskalerria irratiaren denboraldi berrirako lantaldea. EUSKALERRIA IRRATIA
nerea intxausti
2024ko irailaren 16a
12:15
Entzun

Hasi dute 2024-2025eko irrati urtea Euskalerria irratian, eta pisu turistikoen gaiari heldu diote horretarako. Iruñeko Udalak erabaki du Alde Zaharrean pisu turistikoetarako lizentzia gehiagorik ez ematea, eta Euskalerria irratiko lantaldeak saio «monografikoa eta ibiltaria» egin du lehen goizean. 

Gaurtik aurrerako egunetarako, Iruñeko irratiak berrehun kolaboratzailez osatutako programazioa ondu du. Esaterako, goizeko magazinean izango dira Abel Barriola eta Mikel Idoate pilotari ohiak, eta Edurne Egino sendagilea. Kultur sorkuntzak hartuko ditu arratsaldeak, eta Miren Mindegia eta Unai Lako kazetariek alorreko kolaboratzaileak izango dituzte bidelagun.

Maialen Huartek zuzenduko ditu goizeko albistegiak; Haritz Pascualek, aldiz, eguerdikoak. Iritzi emaile ariko dira, besteak beste, Bakartxo Ruiz, Isa Egiguren eta Idurre Eskisabel. 

Bideopodcastak indartuko dituzte

Danel Pascualen eta Eneko Garciaren Flop Kultura eta Ion Celestinoren eta Amets Aznarezen Irratiak ordaintzen digu trena bideopodcastek jarraipena izango dute. Azaroan beste bi berri iragarri dituzte, baina ez dute ezer aurreratu oraindik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.