Euskalerria Irratiak 35. urteurrena ospatuko du azaroaren 7an

iraia vieira gil
2023ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Nafarroako Euskalerria Irratiak 35 urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko festa antolatu du azaroaren 7rako. Iruñeko Zentral kafe antzokian egingo dute ospakizuna, 19:00etan, eta Euskal Herriko hainbat musika taldek joko dute. Anarik, Ibil Bedik eta Raimundo el Canasterok, zehazki. Sarrera doakoa izango da, eta ekitaldiak hitza eta musika uztartuko ditu.

Euskarazko hedabide independentea da Euskalerria Irratia, eta Iruñerriko biztanleek antolatzen eta kudeatzen dute. Irratiko edukia sortzeaz eta sakabanatzeaz gain, entzuleentzako «topagune digitala» ere bada, eta bertako albisteen berri ematen dio publikoari. Gainera, elkarren artean komunikatzeko aukera eman nahi die euskaraz dakiten Nafarroako biztanleei, «sakabanaturik bizi diren gune bat» delako.

Euskalerria Irratia elkarteak mila bazkide ditu, eta berrehun kolaboratzailek baino gehiagok hartzen dute parte irrati programetan. Askotariko gaiak lantzen dituzte, eta programazioa bera ere zabala da. Hamaika saio ditu, eta horien artean daude albistegiak, Pello Argiñarenaren eta Juan Kruz Lakastaren Metropoli forala,Guardasola goizetako magazina, eta Euskalerria Irratiaren musikari kolaboratzaileen Gure erritmoak programa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.