Euskal kazetaritzaz mintzatuko dira gaur Baionan

Pantxika Maitia. JONAES ETXEBARRIA.
urtzi urkizu
2023ko martxoaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bagira prozesuaren transmisio historikoaren harira antolatu dituzten ekitaldien artean, gaur euskal kazetaritzaren azken 60 urteetako bilakaera aztertuko dute mahai inguru batean. Baionako Etxepare lizeoan izango da eztabaida, 20:00etan. Solaskideak honako hauek izango dira: Pantxika Maitia Kanaldudeko kazetaria, Goizeder Taberna Mediabask hedabideko erredaktore burua, Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria, Jojo Bidart Irulegiko Irratiko (Nafarroa Beherea) sortzaile eta esataria, eta Bixente Vrignon France Bleu irratiko kazetaria. Iparraldeko mugimendu abertzaleak 60 urte beteko ditu aurten, eta Bagira izeneko prozesua abiatu dute askotariko ekitaldiak antolatuz. Horietako bat izango da gaur iluntzekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.