Komunikazioa

'Euskadi pregunta' saioko atal berriak, apirilaren 7tik aurrera ETB2n

Africa Baetaren gidaritzapean, herritarrek politikariak galdekatuko dituzte astelehenero

Erredakzioa
2014ko martxoaren 26a
00:00
Entzun
Herritarren galderei erantzun beharko diete politikariek astelehenetan ETB2ko Euskadi pregunta saioan. Africa Baeta arituko da aurkezle lanetan, eta PPko Arantza Quiroga izango da lehen gonbidatua, apirilaren 7an, astelehenarekin.

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia hartuko dute platoan hurrengo astelehenean, apirilaren 14an. Hilaren 28an, berriz, Sortuko koordinatzaile Hasier Arraizen txanda izango da. Maiatzaren 5ean, EAJko Euskadi Buru Batzarreko buru Andoni Ortuzarrekin amaituko dute saioa.

Bildarte enpresak, «irizpide estatistikoei jarraituz», 25 lagun aukeratu ditu politikariei galderak egiteko. Platoan egongo dira pertsona horiek, eta, ordezkarien erantzuna jaso ondoren, beren ikuspuntua emango dute. Politikariek minutu bat izango dute herritarren galdera bakoitzari erantzuteko.

ETBko platora gonbidatuko dituzten herritarrez gain, edonork bidali ahalko du politikarientzako galderak. Africa Baeta aurkezleak egingo dizkie galdera horiek platora bildutako politikariei. Galderak helbide elektroniko honen bidez bidal daitezke: [email protected].
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.