Itzalaldi analogikoaren ostean, bazirudien Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan EITBtik soilik ETB1 ikusiko zela. Baina ETBko Gipuzkoako multiplexa (60. kanala) Ipar Euskal Herrira zabaldu denez, ETB1, ETB2, ETB3 eta ETB Sat digitalean ikus daitezke jada hiru herrialdeetan. EITBko irratiak ere digitalean entzun daitezke: Euskadi Irratia, Gaztea, Radio Euskadi, Radio Vitoria eta EITB Irratia.
Lurreko seinale digitala iristen ez den lekuetan, Fransat satelitearen bidez hartu ahalko da ETB1, doan. Lekuine, Banka, Urepele eta Aldude inguruak itzalguneak dira LTDarentzat.
Emanaldi digitalekin hasteak aurretik zegoen egoera hobetu du. Izan ere, aurretik ETB1 bakarrik ikus zitekeen seinale analogikoan.
Euskararen Erakunde Publikoaren eta Frantziako Ikus-entzunezko Goi Kontseiluarekin egin da ETBren seinalea LTDren bidez Ipar Euskal Herrian zabaltzeko kudeaketa. Helburua ETB1en seinalea bermatzen jarraitzea izan da, orain arte bide analogikotik zabaldu baita. Horrez gainera, EITB talde osoa Ipar Euskal Herrian hartu eta hedatzea izan dute jomuga.
Komunikazioa
ETBko lau kateak digitalean har daitezke Ipar Euskal Herrian
ETBko Gipuzkoako multiplexa Iparraldera zabalduz lortu da Iparraldean EITB LTD bidez hartzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu