ETBk irailaren 7an aurkeztuko du 'Naufragoak', FesTVal jaialdian

urtzi urkizu
2022ko uztailaren 22a
00:00
Entzun
Gasteizko FesTVal jaialdia irailaren 5etik 10era egingo dute, eta tapiz laranja berreskuratuko dute estreinaldien proiekzioetan. Aurreko bi urteekin alderatuta, herritarrek telebistako izarrengandik gertuago egoteko aukera izango dute modu horretan. Telebista jaialdian parte hartuko dute EITBk, Netflixek, Atresmediak, Amazonek, RTVEk, Movistar Plusek eta AMC Networks Internationalek.

Unai Iparragirre ETBko zuzendariak atzo iragarri zuenez, ETB1eko Naufragoak saio berria Gasteizko jaialdian aurkeztuko dute, irailaren 7an. «Conquis-en tankerako saio bat izango da, euskaraz», esan zuen Iparragirrek. Egun horretan prentsaurrekoa egiteaz gain, aurrestreinaldi bat egingo dute Principal antzokian. Hurrengo egunean, 8an, ETBren denboraldi berria aurkeztuko dute. ETB2k jaialdiaren itxiera ekitaldia emango du irailaren 10ean, aurreneko aldiz.

Bestalde, Euskal Eurohiriaren Telesailen Saria emango dute bigarrenez. Irailaren 9an, finalerako hautatutako proiektuak aurkeztuko dituzte, eta ikus-entzunezko adituekin mahai inguru bat egingo dute.

Berrikuntzen artean, nazioarteko lau dokumental berriren proiekzioak egingo dituzte Vital Fundazioa kulturgunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.