ETB1

ETBk hamahiru kamera erabiliko ditu bihar buruz buruko finalean

Xabier Euzkitzek, Elena Azpeitiak, Abel Barriolak eta Mikel Idoatek egingo dute finalaren kontakizuna ETB1en.

Unai Laso eta Jokin Altuna, asteazkean, Bilboko Bizkaia pilotalekuan, pilota aukeraketan. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Unai Laso eta Jokin Altuna, asteazkean, Bilboko Bizkaia pilotalekuan, pilota aukeraketan. MARISOL RAMIREZ / FOKU
urtzi urkizu
2024ko ekainaren 1a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Buruz buruko txapelketako finala jokatuko dute bihar arratsaldean Unai Lasok eta Jokin Altunak. Ikusmin handia piztu du finalak, eta, ohiko moduan, ETB1ek zuzenean emango du. Emankizuna 17:15ean hasiko da, nahiz eta finala bera geroago izango den. Euskal Telebistak hamahiru kamera erabiliko ditu zuzeneko emankizunean; besteak beste, irabazlearen sinadura metakrilato batean grabatuko dute, sinatucam deitu duten kamera batean. Xabier Euzkitzek, Elena Azpeitiak, Abel Barriolak eta Mikel Idoatek egingo dute partidaren kontakizuna. Finala amaitu bezain laster, norgehiagokaren analisia egingo dute, eta tarte horren gidaria Jon Balentziaga kazetaria izango da.

Euskadi Irratian, finalaren kontakizuna Kepa Iribarrek, Txetxu Urbietak, Iñaki Berastegik eta Oinatz Bengoetxeak egingo dute. Haiek ere Bilboko Bizkaia pilotalekutik ariko dira. Jon Altunak gidatuko du igande arratsaldeko Hiru Erregeen Mahaia berezia.

Radio Euskadin, bestetik, kontakizuna Mikel Bilbaok, Juan Martinez de Irujok eta Raul Pandok egingo dute.

ETB1ek atzo gauean ETB Kantxa solasean saio berezia eman zuen, finala aztertzeko; Nahieran zerbitzuan dago ikusgai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.